XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Aurrekontu-plantilako plazei atxiki gabeko iraupen jakineko lan kontratazioak, helburu horrekin Herrialde Historikoko Aurrekontu Orokorretan izendatutako kopuru indibidualizatuek mugatuko dituzte.

37. Artikulua - Plazak sortu, aldatu eta amortizatzea

1. Aurrekontu Plantilako plazak sortu, aldatu eta amortizatu ahal izateko Diputatuen Kontseiluaren edo dagokion Erakunde Autonomoaren Erabakia beharko da, horretan aurreko aldaketen ondorio diren eragin ekonomikoak berariaz azalduko direlarik.

2. Plantilako plazak gehitu eta aldatzeko espedienteak, beraiei dagozkien plazak edo lanpostuak betetzekoak eta aldi baterako kontratazioak onestekoak organo eskudunari aurkeztu baino lehen, Lehendakaritza eta Araugintza Departamentuak txosten bat egin beharko du, honako alderdi hauek azalduz:

a) Proposamenaren beharra

b) Kredituaren zenbatekoa kontratuaren edo ekitaldiaren amaieraino

c) Behar adinako aurrekontu-kreditua; eta behar izanez gero, finantzaketarako modua